Kategoriak

Debra Frasier-en “El día que tú naciste” olerkian arnasa hartuta, Bego Alabazanek sortu du formatu txikiko ikuskizun goxo hau 3 urte arteko haurtxuei begira.

Ordu erdiz, haur txikien bost zentzumenak estimulatzen gozatuko dugu, haien bizitzako lehen hilabeteetan oso garrantzitsua baita.

Besarkatu, kulunkatu eta laztanduko ditugu “Egunik garrantzitsuena” heldu baino aurretik eta bitartean ere gertatu zena ahots suabez, abestiez eta musikaz ere entzuten duten bitartean.

Begi handiz ikusiko dute margoez beteriko eszenatoki alaia, agertu eta mugitzen diren hainbat forma, oihalezko atrezzo goxoa ukitu ahalko dute, bere azal estreinatu-berrian jausten diren tantatxoen freskotasuna sentituko dute, mundu berriaren usaina helduko zaie…

Norentzat: 0-3 urte bitarteko haur eta beren guraso eta hezitzaileentzat
Hizkuntza: euskaraz zein gaztelaniaz
Iraupena: ordu erdi
Kontalaria: Bego

Haurrentzako saioa "Egunik Garrantzitsuena" Sesión de cuentos para bebés "El Día Más Importante"
Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Aholkatzen den kopurua gehienez 15 haur eta beraien aita edo ama.

Zaintzaileek (gurasoek) ikusten baldin badute haurra nekatuta dagoela edo negar egiten duela, gomendatzen da gelatik ateratzea lasaitu arte.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Behar teknikoak

– Gela zabala eta lasaia, soinu kalidade onekoa eta giro-zaratarik gabekoa.

– Ikuskizunaren baldintzak direla eta, aholkatzen da ikuslegoaren kokapena hurbila izatea, ahal dala, erdibiribilean.

– Koltxonetak eta kuxinak etortzen direnak lurrean jesartzeko.

Partekatu